Wikipedia:Estilo gida

Lasterbideak

Wikipediaren Estilo Gida Wikipediako artikulu guztietarako erabiltzen dugun estilo liburua da. Orrialde honen helburua hainbat gairen inguruko argibideak ematea da, eta beste hainbat puntutan sakontzeko sarrera eskaintzea. Xehetasun gehiago dituzten orrialde horiek gai zehatzei buruzko argibideak ematen dituzte. Kontraesanen bat aurkituz gero, orrialde hau da eredu gisa erabili beharrekoa. Hala ere, Estilo Gida ez da ezin aldatuzko arauen bilduma bat, baizik eta edukiari itxura koherentea emanda erabiltzaileari informazioa errazago eta txukunago emateko tresna bat. Ahal den neurrian, hobetzen joango gara, eta hobetzeko moduko zer edo zer ikusten baduzu hori aldatzea proposa dezakezu.

Estilo gidaren helburua Wikipedia errazagoa, intuitiboagoa eta koherenteagoa egitea da, lankideei formatu, egitura eta hizkuntza irizpideei emanez. Euskara maila egokia mantentzea garrantzitsua da, baina ulermena lausotuko duten hitz eta esamolde konplexuak ekiditea ere beharrezkoa da.

Hemen jasotzen den edukia eztabaidatzeko, erabili Estilo gidaren eztabaida orrialdea.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search