William McKinley (Niles, Ameriketako Estatu Batuak, 1843ko urtarrilaren 29a – Buffalo, Ameriketako Estatu Batuak, 1901eko irailaren 14a), Ameriketako Estatu Batuetako hogeita bosgarren lehendakaria.
Hainbatetan William Jennings Bryan aurkariarekin Alderdi Demokrataren buruzagitzagatik lehiatu ondoren, 1897an Estatu Batuetako lehendakari aukeratu zuten. 1900ean berriro irabazi zituen hauteskundeak. Bere agintaldian, Kubako auzian Espainiaren kontrako gerra hasi zuen; bake-negoziaketetan Filipinar uharteak Estatu Batuentzat eskatu zituen. Hawaiiko uharteak bereganatu zituen (1898). Estatu Batuetan, protekzionismoan oinarritutako politika ekonomikoa eraman zuen aurrera. Leon Czolgosz anarkistak hil zuen. Theodore Roosevelt lehendakariordea izan zuen ondorengo.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search