Xabier Mendiguren Bereziartu

Xabier Mendiguren Bereziartu

Bizitza
JaiotzaEzkio1945eko uztailaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko urriaren 2a (78 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea lizentzia : humanitateak
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Lan nabarmenak

Inguma: xabier-mendiguren-bereziartu Literaturaren Zubitegia: 100

Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, Gipuzkoa, 1945eko uztailaren 13a - 2023ko urriaren 2a) euskal idazlea eta itzultzailea izan zen. Euskaltzaindiak Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen 2021ean eta Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era bitarte. Iñaki Mendiguren itzultzailearen anaia zen.

Euskaraz traduktologiaren inguruan jardun duen egilerik oparoenetakoa izan da. Euskaltzalea eta ekintzaile nekaezina. XX. mende bukaeran eta XXI. hasieran lortu den Euskal Herriko itzulpen jarduna modernizatzearen eragilerik indartsuenetako bat izan da, eta nabarmentzekoa da itzulpenen maila jasotzeko eta itzulpenaren inguruan hausnartzeko egin duen ekarpena.[1] Martuteneko Itzultzaile Eskola, EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea), eta Senez aldizkaria sortzeko eragile nagusietako bat izan zen.[2]

  1. Mendiguren Bereziartu, Xabier. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search