Xulamita | |
---|---|
![]() | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | Salomon |
Xulamita (hebreeraz: שולמית, Šūlammîṯ) Biblian ageri den pertsonaia da, Kantarik Ederreneko pertsonaietako bat, Salomonen emaztegaia. Izen hau Bibliaren testuan bi aldiz bakarrik agertzen da:
« | —Itzul zaitez, itzuli, Xulamita; itzul zaitez, itzuli, ikus zaitzagun. Gizakumeak |
» |
[1] |
«Xulem (Xunem) herrikoa» esan nahi du Xulamita hitzak. Izen propio gisa pertzepzio tradizionala okerra da hau izen arrunta dela adierazten duen artikulua dela eta[2].
Ikertzaile batzuek uste dute Xulamita eta Abixag Xunemekoa pertsona bera dela[3][4]. Emaztegaia beltzarana izateak[5] iruzkintzaile batzuk Xulamita Sabako erregina edo faraoiaren alaba zela espekulatzera eramaten ditu[6].
Kantarik Ederrena ezkontza-kanten bildumatzat hartzen duten ikertzaileek Xulamita izena Salomon izenetik eratorri den emakumezko baliokidea dela iradokitzen dute[7].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search