Yagan

Yagan

Yaganak (Hornosko lurmuturra), 1883
Biztanleak guztira
600 Txilen (2017ko zentsoaren arabera)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Yagan hizkuntza
Erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Kawésqar, Chono
Patagoniako hegoaldeko muturrean yaganen kokapena erakusten duen mapa.

Yagán, yagan, jagan edo yámana, Suaren Lurraldeko uhartediko herri indigena bat da, Txile eta Argentinan. Bere bizimodu tradizionala nomada zen, kanoetan mugitzen ziren; ehiza, bilketa eta arrantzan aritzen ziren. Bere aurrekoek, 6.000 urte ingurutik, Beagle kanalaren hegoaldean dauden uharte eta kanalak zeharkatzen zituzten, Hornos lurmuturreraino. Beagle kanalaren mendebaldean dauden kanaletara ere joaten ziren, kawésqarren lurraldea, Magdalena eta Cockburn kanaletaraino iritsiz, sua pizten zuten burdinazko piritaren bila.

Yaganen egungo ondorengoek komunitate bat osatzen dute Villa Ukikan, Puerto Williamsetik gertu, Navarino uhartean (Txile). Ushuaian (Argentina) 2014ko azaroaren 25ean Yagan Paiakoala komunitate indigena eratu zen. Punta Arenasen (Txile) bizi da Yagan Lom Sapakuta komunitatea, 2015eko otsailaren 14an eratua.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search