Zahartzaro

Hirugarren adineko bikote bat Portugalgo ipar-ekialdean.

Hirugarren adina edo zahartzaroa pertsona batek bere bizi den eskualdeko bizi itxaropenera hurbildu edo gainditu egin duen bizitzaren aldia da. Zahartzaroan bizi den pertsona bati atso/agure edo adineko pertsona deitzen zaio.

Bizitza itxaropen luzea duten herrialdeetan, adineko pertsonek osasunarekin loturiko arazoak izaten dituztem gorputzaren ahalmenak nabarmen murrizten baitira kasu askotan. Horregatik ere, adineko pertsonek arreta eta laguntza berezia behar izaten dute, kasu batzuetan zerbitzu publikoek eskaintzen dutena.

Zahartzaroa orokorrean ikertzen duen arloa, ikuspuntu guztietatik, gerontologia da. Zahartzaroaren gaixotasunak ikertu eta tratatu egiten dituen arloa, berriz, geriatria da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search