Zakat

Urrezko eta zilarrezko txanponak zakat emateko aproposak dira.

Zakat (arabieraz: زكاة‎zakāh, zaˈkaːh ahoskatua; euskaraz: «arazten duena»[1]) Islamaren bost euskarrietako bat da, musulmanentzat derrigorrezkoa dena. Legezko limosna hau nor bere dituen ondasunetatik eta diruzalekeriatik garbitzeko modu bat da, eta urteko sari gisa eman behar da, dirutan nahiz bestelako gauzatan. Estatuak bil dezake eta premia askotarako erabiltzea dago; behartsuei emateko, gerrako gatibuak aske uzteko ordainetan, zor handiegiak kitatzeko, gerra santurako, eta hezkuntza eta osasunerako, besteak beste.[2]

Koranaren rankingean, bigarren euskarririk inportanteena da, otoitza (salat) eta gero.[3]

  1. (Ingelesez) Benda-Beckmann, Franz von. (2007). Social security between past and future: Ambonese networks of care and support. Münster: LIT Verlag, 167 or. ISBN 978-3-8258-0718-4..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Hallaq, Wael B.. (2013). The impossible state: Islam, politics, and modernity's moral predicament. New York: Columbia University Press, 123 or. ISBN 9780231162562..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search