Zakatz

Hegalabur baten zakatzak

Zakatza edo brankia uretan bizi diren organismo askoren arnas organoa da. Egitura anatomiko honen bidez uretatik oxigenoa erauzi eta karbono dioxidoa botatzen dute.

Uretan oso oxigeno gutxi dago eta, horren ondorioz, bertan bizi diren animaliek zakatz edo brankia izeneko egiturak garatu behar izan dituzte. Zakatzek arnas azalera handia dute eta, oso baskularizaturik daudenez, odol kantitate handia zirkulatzen da bertatik. Horrelako arnasketa duten animalien artean uretako ornodunak daude, adibidez, arrainak eta anfibioen larbak, eta baita ornogabeak ere, esate baterako, moluskuak, zizare poliketoak, krustazeoak edo intsektuen larbak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search