Zangozaldea

Zangozaldea
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko
Azalera329 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°33′13″N 1°18′21″W / 42.55369885°N 1.30589435°W / 42.55369885; -1.30589435
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Zangozaldea[a] Nafarroako eremu geografikoa da, Zangozerriko erdialdean kokatua. Zangoza inguruko eremua da, tradizioz hiribildu independenteetan banatuta egon dena, Oibar ibarra bezalako lekuetan ez bezala, non herri guztiak jurisdikzio komun baten menpe zeuden. Lurralde hauek hartzen ditu: Zangoza, Xabier, Kaseda, Galipentzu, Peña eta Ledeako Korredua (Ledea eta Esa). Egungo udal-banaketaren ondorioz, Kaseda, Galipentzu eta Xabier udalerriek Peñako mendilerroaren hegoaldean dituzte lurraldeak, baina eremu hori ez dago Zangozaldean tradizioki.

Batzuetan, Zangozaldea Zangozerriaren sinonimo gisa erabiltzen da, baina ez dira nahastu behar, ez baitute lurralde bera aipatzen. Zangozaldea osoa Zangozerriaren barruan dago, baina Zangozerriko lurralde batzuk ez daude Zangozaldean.

Zangozako merindadearen barruan dago kokatuta.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search