Zauri | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | skin trauma (en) ![]() |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | wound closure technique (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | T14.0 eta T14.1 |
GNS-9 | 872 eta 893 |
Zauria gizaki edo animalietan larruazal edo mukosen jarraipen eza da. Jarraipen ezaren ondorioz, infekzio arriskua egongo da gainera.
Arrazoi desberdinengatik gerta daiteke, baina orokorrean kolpe edo larruazalaren urradurarengatik agertzen da. Zauriaren larritasunaren arabera sendagilearen laguntza beharko da zenbait kasutan.
Zauria larria den jakiteko hainbat ezaugarri hartu behar dira kontuan; sakontasuna, hedapena, kokapena eta zikinkeria (infekzio arriskua).
Zauria gertatu den lekuan oinazea izango da. Oinaze hau traumatismoa nolakoa izan den eta non kokatzen den handiagoa edo txikiagoa izango da. Zauri sakonetan odoljarioa ere agertuko da. Zauriak odol hodi asko edo diametro handikoak hartzen baditu bere baitan, odoljarioa handiagoa izango da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search