Zazpi Urteko Gerra

Zazpi Urteko Gerra
Kunersdorffeko gudua (Alexander Kotzebue, 1848)
Data17561763
LekuaEuropa, Afrika, India, Amerika, Filipinak
Emaitza
Lurralde-aldaketakEuropako status quo mantendu zuten. Erresuma Batuak, Frantziak eta Espainiak koloniak elkartrukatu zituzten munduan zehar.
Gudulariak
Prusiako Erresuma
 Erresuma Batua
Brunswick-Lüneburg hautesleria
Brunswick-Wolfenbüttel printzerria
Irokesen konfederazioa
 Portugal
Hesse-Kassel
Schaumburg-Lippe
 Frantzia
Austria
 Errusia
 Espainia
 Suedia
Saxoniako hauteslerria
Mogol Inperioa
Buruzagiak
Frederiko II.a Prusiakoa

William Pitt
John Manners
Robert Clive
Fernando Brunswickekoa

Gilen Schaumburg-Lippekoa

Luis XV.a Frantziakoa
Karlos Alexander Lorrenakoa
Leopoldo Jose von Daun
Piotr Saltikov

Augusto III.a Poloniakoa

Zazpi Urteko Gerra 1756 eta 1763 artean gertatutako gerra izan zen. Bertan, garai hartako Europako botere handi guztiek hartu zuten parte, bai kontinentean, bai kolonietako gudu-zelaietan eta 900.000-1.400.000 lagun bitartean hil ziren. Guda horrek bat egin zuen Pomeraniako gudarekin eta Frantziar eta indioen aurkako gudarekin (1754-1763).[1][2]

Prusia, Brunswick-Lüneburgeko hautesle-lurraldea eta Britainia Handiko Erresumak (Ipar Ameriketako britainiar lurraldeak, Britainiar Ekialdeko Indietako Konpainia eta Irlanda barne) bat egin zuten Austriaren, Frantziaren (Frantzia Berria, Ipar Ameriketako kolonia eta Frantziar Ekialdeko Indietako Konpainia barne), Errusiar Inperioaren, Suediaren eta Saxoniaren aurka. Portugal eta Espainia geroago sartu ziren borrokan, lehenengoa Britainia Handiaren alde, eta bigarrena Frantziaren alde. Horrez gain, Herbehereetako indar neutral bati eraso zioten Indian.

Gudan, Frantziak Ameriketan izan zuen botere kolonial osoa galdu zuen, Guyana Frantsesa, Guadalupe, Martinika, Saint-Domingue eta Saint-Pierre eta Mikelune izan ezik, eta baita Europan izan zuen botere nagusiaren maila ere, Frantses iraultzaren garaiak arte. Britainia Handia, beste alde batetik, munduko kolonia-botere nagusia bilakatu zen. Frantziar itsas armada hondatu zuten eta asmo handiko zaharberritze programa batez eta Espainiako itsas armadarekin batera besterik ez zion aurre egin berriro Britainia Handikoari. Munduaz beste aldean, Britainiar Ekialdeko Indietako Konpainia gailendu zen Indian: aurrerantzean, “Inperioaren koroako bitxia” bilakatu zen. Munduan zehar borrokatu zenez, Winston ChurchillekLehen Mundu Gerra” izan zela esan zuen; hala ere, borrokalari gehienak europarrak ziren edo itsasoz bestaldeko kolonietakoak. Guda Prusiako Frederiko II.a Handia Saxonian sartu zenean hasi zen.

  1. Black, Jeremy. Atlas ilustrado de la guerra. AKAL. ISBN 9788446009795-
  2. https://www.sorapedia.eusview_html.php?sq=CIA&lang=eu&q=Zazpi_Urteko_Gerra_(eu)#Zazpi_Urteko_Gerra_(1756-1763)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search