Zazpiak Bat

Zazpiak Bat, gaur egungo armarriaren itxura.

Zazpiak Bat Anton Abadia euskaltzaleak XIX. mendean zabaldutako goiburua da, Euskal Herriko zazpi herrialdeen bateratzearen aldekoa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Garaia, eta Zuberoa. 1877an jadanik Iruñeko Nafarroako Euskal Elkargoak erabili zuen Zazpiak Bat leloa, Kanpion, Iturralde Suit, Altadill eta Oloritzen ahotik.

Goiburuari loturik doan armarriaren izena ere bada Zazpiak Bat. Armarriak zazpi probintzietako ikurrak bakar batean konbinatzen ditu sei zatiko ezkutu batean (Goi eta Behe Nafarroarentzat ikur bakarra erabiliz).

1892an agertu ziren biak elkarrekin lehen aldiz[1], eta geroztik onarpen handia ukan dute euskaldunen batasunaren eta abertzaletasunaren aldarri moduan.

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search