Zeledon

Zeledonen jaitsiera Andre Maria Zuriaren jaietan.

Zeledon Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako pertsonaia nagusia da.

Abuztuaren 4ko arratsaldeko seietan, txupinazoa bota ondoren, San Migel Goiangeruaren elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara panpina jaisten da; ondoren, hezur-haragizko Zeledon agertu eta plaza guztia zeharkatzen du, San Migeleko eskaileren ondoan dagoen balkoian jai zoriontsuak opatzeko. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batean San Migel elizako kanpandorrera igotzen da, jaiei amaiera emanez.

2007an, Zeledonen jaitsieraren 50. urteurrena zenez, hiru Zeledonek plaza zeharkatu behar zuten: Jose Luis Isasi, Iñaki Landa eta Gorka Ortiz de Urbina, baina Jose Luis Isasiren gaixotasunaren ondorioz ezin izan zen joan. Beraz, Iñaki Landak eta Gorka Ortiz de Urbinak plaza zeharkatu, balkoira igo eta biek jaiei hasiera eman zieten Jose Luis Isasi gogoan izanik. Tamalez, Isasi, 2007ko irailaren 19an zendu zen 77 zituela.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search