Zelote

Zelote
Datuak
Motareligious movement (en) Itzuli eta mugimendu politikoa
HerrialdeaErromatar Inperioa
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera8
Desagerpena73
Koloreak    

Zeloteak I. mendeko mugimendu nazionalista judu bateko kideak izan ziren. Judas Galilearrak sortu zuen higikundea, Jesus jaio eta gutxira. Moisesen legeari gogor eutsi behar zitzaiola eta atzerritar guztiak Judeatik bota behar zirela aldarrikatzen zuten, horretarako, bortxa erabili behar bazen ere. Sektaren antolamendua erlijiosoa eta politikoa zen aldi berean; haien jatorria Makabearren garaikoa da, baina erromatarren zapalkuntza garaian bakarrik izan zuten antolamendu politikoa.[1]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search