Zeltiberiera

Zeltiberiera
ezezaguna
Datu orokorrak
HiztunakHizkuntza hila
EskualdeaHispania
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
hizkuntza zelta kontinentalak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, datiboa, genitiboa, lokatiboa eta ablatiboa
AlfabetoaIberiar idazketa eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xce
Glottologcelt1247
IETFxce

Zeltiberiera[1] hizkuntza zelta paleohispanikoa zen, Iberiar penintsula erdialdean I. mendera arte gutxienez hitz egin zena. Herri zeltiberiarrek hitz egiten zuten.

Zelta hizkuntza kontinentalen artean zeltiberiera ez dago galikoa bezain ondo lekukotuta, baina bai lepontikoa eta galata baino hobeto. Makina bat txanpon dago, baina berreraiketarako eragilerik garrantzitsuenak Botorritako brontzeak dira. Honez gain, lekukotuta daude hamaika teonimo, antroponimo eta toponimo.

Zelta hizkuntzen artean, zeltiberierak nahiko itxura arkaikoa du. Bere multzoko beste hizkuntzetan ez bezala, "ios" erlatibozko izenordaina erabat deklinatuta agertzen da. Era berean, "kue" (eta), "nekue" (ezta), "ve" (edo) agertzen dira. Galeseraz bezala, "s"dun subjunktiboa dago.

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-11-3).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search