Zelula ziklo

Animalien zelula zikloaren diagrama.
Hiru zelula zatiketa mota: fisio bitarra, mitosia eta meiosia.

Zelula zikloa edo ziklo zelularra zelula batean izaten diren gertaera saila da, zatiketa eta bikoizketa (erreplikazioa) eragiten dituena. Ziklo hau funtsezko prozesua da biziaren garapenean, organismo ororen ugalketaren oinarrian baitago, eta baita ere ilea, azala, odola eta barne organo batzuk berritzen diren prozesuan. Zelula guztiak lehendik dagoen beste zelula batetik bakarrik sortzen dira. Ziklo zelularra zelula berri bat agertzen den unean hasten da, zatitzen den beste zelula baten ondorengoa, eta zelula horrek, hurrengo zatiketaz, bi zelula alaba berri sortzen dituen unean amaitzen da.[1]

Espezie prokariotoetan, zatiketa fisio bitar edo erdibiketa bidez egiten da. Zelula hauek, oro har, kromosoma bakarra izaten dute, erreplikatu egiten dena geroago banandu eta zelula zatitu aurretik.[2]

Eukariotoetan (animalia, landare, onddo eta zelula protistetan), ziklo zelularra bi fase nagusitan banatzen da: interfasea eta fase mitotikoa edo zatiketa fasea (M) (mitosia eta zitokinesia barne). Interfasean zehar, zelula hazi egiten da, mitosirako behar diren elikagaiak metatuz, eta bere DNA eta organulu batzuk bikoizten ditu. Fase mitotikoan, kromosoma, organulu eta zitoplasma erreplikatuak bi alaba zelula berrietan banatzen dira.[3]

Espezie eukariota plurizelularretan bi zelula mota bereiz ditzakegu:

  • Zelula diploideak: Kromosoma mota bakoitzeko bi ale dituzten zelulei deritzo, eta 2n bezalaxe irudikatzen dira, non n zelula batek dituen kromosoma kopurua den.
  • Zelula haploideak: Kromosoma mota bakoitzeko ale bakar bat dutenei deritze, n bezala irudikatzen dira.

Zelula diploideak izaki plurizelularren estrukturaren oinarri dira eta hau dela eta somatikoak deitzen zaie. Izaki plurizelularretan gametoak zelula haploideak dira, eta germinalak direla esaten da.[4]

Dualismo honetan oinarrituz bi ugalketa mota bereiz ditzakegu:

  • Kromosoma kopuru bereko zelulak sortarazten dituen banaketa, mitosia izeneko prozesu nuklearrarekin eta ugalketa asexualarekin lotuko diren zelulek ordea kromosoma mota bakoitzaren informazio erdia bakarrik jasoko dute eta honi esker indibiduo berri bat sortzeko gaitasuna edukiko dute; hau dela eta gameto izena jasotzen dute.urik dagoena.[5]
  1. M., Tavassoli,. The cell theory: a foundation to the edifice of biology.. PMC 676939793. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. Zyskind, Judith W.; Smith, Douglas W.. (1992-04). «DNA replication, the bacterial cell cycle, and cell growth» Cell 69 (1): 5–8.  doi:10.1016/0092-8674(92)90112-p. ISSN 0092-8674. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  3. Cooper, Geoffrey M.. (2000). The cell : a molecular approach. (2nd ed. argitaraldia) ASM Press ISBN 0-87893-119-8. PMC 43708665. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  4. «Sexual Reproduction: Meiosis, Germ Cells, and Fertilization» Molecular Biology of the Cell (W.W. Norton & Company): 1269–1304. 2007-12-31 ISBN 978-0-203-83344-5. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  5. De Souza, Colin P. C.; Osmani, Stephen A.. (2007-07-27). «Mitosis, Not Just Open or Closed» Eukaryotic Cell 6 (9): 1521–1527.  doi:10.1128/ec.00178-07. ISSN 1535-9778. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  6. Bolcun-Filas, Ewelina; Handel, Mary Ann. (2018-01-29). «Meiosis: the chromosomal foundation of reproduction» Biology of Reproduction 99 (1): 112–126.  doi:10.1093/biolre/ioy021. ISSN 0006-3363. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search