Zentral termiko

Endesa As Ponteseko zentral termikoa

Zentral termikoa bero-energia energia elektriko bilakatzeko erabiltzen den instalazioa da. Bero-energia hori hainbat prozesutik lortu daiteke (geotermikoa, ikatza, gasolioa, gas naturala, nuklearra, etab.); bero horrekin ura lurrundu ohi da, eta lurrun horrek turbina bat mugiarazten du, energia elektrikoa ekoizteko. Prozesu horiek gas emisioak dituzte (batzuek emisio handiagoak, beste batzuek txikiagoak) eta berotegi efektua handitzen dute. Gainera, zentral termikoak industrian aplikazio gehiago izan ditzake, erabili ez den beroa aprobetxatzeko.

Zentral nuklearra

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search