Zerbitzu (ekonomia)

Ile-apaindegian eman daitekeen zerbitzuetako bat: ilea zaintzeko olioa jarri.
Ile-apaindegian eman daitekeen zerbitzuetako bat: ilea zaintzeko olioa jarri.

Ekonomian, zerbitzuak bezero bati eskaintzen zaizkion ahalmen intelektual edo tekniko huts batez baliatzen diren jarduera ekonomikoen multzoa da. Horrela, ile-apaintzaileak, ospitaleak, hezkuntza-arloa eta saltokiak zerbitzuak izeneko sektorean barneratzen dira. Industrian ez bezala, zerbitzuen sektorean ez dago lehengai edo produktu erdibukatuen eraldaketarik.

Eskaintzen den zerbitzua erakunde publiko batek ematen duenean, zerbitzu publikoa dela esaten da, eta administrazioaren inguruko arautegia aplikatzen zaio.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search