Zero

Artikulu hau zenbakiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zero (argipena)».
0
-1 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9
Kardinala0
zero; huts
Ordinala0.
zerogarren
Zenbaki-sistemaEz du
Faktorizazioa
Zatitzailea(k)Ez du
AurrizkiakEz du
Beste sistema batzuetan
Erromatarra
Bitarra02
Hirutarra03
Lautarra04
Bostarra05
Seitarra06
Zortzitarra08
Hamabitarra012
Hamaseitarra016
Hogeitarra020
Hogeitamaseitarra036

Zeroa (0) zenbaki oso (ℤ) eta bikoitia da. Balio nuluaren adierazpena da, zenbaki oso baten ezkerrean jarrita eraginik ez duena, eta eskuinean hamarrez biderkatzen duena.

Zenbaki bezala erabiltzerakoan, ohiko eragiketa aljebraikoak egiteko erabil daiteke; hala nola, batuketak, kenketak, biderketak, besteak beste. Baina balio nuluaren adierazpena denez, zenbait indeterminaziotara eraman dezake.

Zenbaki osoen multzo ordenatuan -1 eta 1 elementuen artean dagoen elementua da. Matematikari batzuk zenbaki arrunten (ℕ) multzoan sartzen dute, hau beste multzoek daukaten elementu kopurua zenbatzeko balio duen multzo bezala definitzen baita, eta multzo hutsak zero elementu ditu. Zero zenbakia edozein zenbakiri bere aurkakoa batuz adierazi daiteke: X+ (-X) = 0.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search