Zesar (titulua)

Zesar (latinez, Caesar) erromatar jatorriko titulu inperiala da, Gaius Iulius Caesar erromatar militar eta politikariaren cognomenetik eratorria. 68/69 (Lau enperadoreen urtea) urtera arte sendi-izena izan bazen ere, urte horretan Erromatar enperadoreek titulu bezala hartu zuten. Orduz geroztik hainbat herrialde eta gobernu-mota ezberdinetan agintari askok titulu hau erabili izan dute, baita eratorritako tituluak ere.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search