Zinema musikala

Zinema musikala, filmaren argumentuan musika eta dantzak sartzen dituen zinema generoa da. Hollywoodek egindako musika-zinemaren sorreraren oinarria New Yorkeko antzerkiaren erreforma da[1]. Ez dago beste generorik hau bezain amerikarra denik, ezta westerna bera ere[2]. Alde batetik, genero honen sorrerak zinema heldutasun teknikora hel zedila lortu zuen, eta beste alde batetik, momentu horretara arte teknikoki existitzen ez zen generoa indartzea lortu zuen.

1929ko krisi ekonomikoaren Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, zinema ikusleek produktu iheskor edo alaiak eskatzeko joera zuten; beren bizitza errealeko sufrimendua edo tristura leuntzeko produktuak, alegia[2]. Antidoto hauen sailean, batez ere, zinema musikala aurkitzen da. Aukera askotan, kritikak genero eraginkorrena bezala identifikatu du zinema, efektu terapeutikoa edo konpentsatzailea bilatzen dutenentzat, barre egiteko, dantzatzeko edota abesteko aukera ematen duelako.

  1. (Gaztelaniaz) Pinel, Vincent. (2009-02). Los Géneros Cinematográficos: Géneros, Escuelas, Movimientos Y Corrientes en El Cine. Ediciones Robinbook ISBN 9788496924451. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  2. a b Estatu Batuetako zinema musikala. E.P.E. Donostia Kultura 2013 ISBN 9788489668942. PMC 907506623. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search