Zisjordania

Zisjordania
Txantiloi:Herrialde info Palestina, Israeli-occupied territories
Administrazioa
GobernuburuaMahmoud Abbas
Geografia
Koordenatuak32°00′N 35°21′E / 32°N 35.35°E / 32; 35.35
Map
Azalera5.860 km²
MugakideakIsrael eta Jordania
Punturik altuenaTall Asur (en) Itzuli
Demografia

Zisjordania edo Jordanen Mendebaldeko Ibarra[1] (arabieraz: الضفة الغربية‎Al-ḍaffa al-ġarbiyya; hebreeraz: יהודה ושומרון‎Yehuda VeShomron) Palestinar Lurralde Okupatuak osatzen duen lurralde nagusia da[2], Mediterraneoko kostaldetik gertu, Mendebaldeko Asiako Sortalde eskualdean. Jordaniarekin eta Itsaso Hilarekin egiten du muga ekialdean eta Israelekin (bere Lerro Berdearekin) hegoaldean, mendebaldean eta iparraldean[2]. 1967ko Sei Eguneko Gerraren ondotik Israelek militarki okupatu zuen. Oslo II Akordiotik, 1995ean sinatuta, eskualdea 165 Palestinar enklabetan zatitu da, Palestinako Aginte Nazionalak osoki edo partzialki kudeatzen dituenak, eta 230 israeldar kokaleku, guztiz lotutako lurraldea osatzen dutenak, non Israelgo legedia aplikatzen den. Israelentzat, Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem kenduta, Judea eta Samaria Eskualdea da.

Eskualde hau 1948ko Arabiar-israeldar Gerran Jordaniak okupatutako lurralde gisa sortu zen. 1950ean Jordaniak lurraldea anexionatu zuen, eta izena eman zioten Jordan ibaiarekiko zuen kokapena zela eta: Transjordania gaur egungo Jordaniarentzat, eta Zisjordania lurraldearentzat. Jordaniaren esku egon zen 1967ra arte, Israelek Sei Eguneko Gerran konkistatu eta okupatu zuenean.

Osloko Akordioek, Palestinaren Askapenerako Erakundearen eta Israelen artean sinatuta, Palestinako Estatuaren autonomia mailak zehaztu zituzten. A eremua, Palestinako Aginte Nazionalak zuzenean kudeatzen duena; B eremua, elkarrekin kudeatzen dutena PANek eta Israelek; eta C eremua, Israeleko soilik kudeatzen duena. C eremua Zisjordaniako lurraldearen %60 baino gehiago da. Osloko Akordioaren arabera, C eremua "gradualki Palestinaren agintepera igaro behar zen", baina transferentzia hori ez da inoiz gertatu[3]. Zisjordaniaren inguruan Israelek harresi erraldoia eraiki du.

Zisjordaniak, Ekialdeko Jerusalem barne, 5.640 km2 lur eta 220 km2 ur ditu, Itsaso Hilaren iparralde laurdena. Gutxi gora behera 2.748.000 palestinar ditu, eta 670.000 israeldar, koloniatan bizi direnak, horietatik 220.000 Ekialdeko Jerusalemen[4][5]. Nazioarteko komunitateak Israelen kokalekuak Zisjordanian okupazio ilegaltzat ditu, nazioarteko zuzenbidearen arabera[6][7][8]. Nazioarteko Justizia Auzitegiak 2004an egindako gomendioak ebatzi zuen 1967tik aurrera Israelek Zisjordania konkistatu ostean egindakoak -Jerusalemgo Legea, Israel-Jordania bake-akordioa eta Osloko Akordioak barne- ez zutela aldatu ez Zisjordaniaren ez Ekialdeko Jerusalemen egoera lurralde okupatu gisa[9]. Gazako Zerrendaren batera, Israelek okupatutako Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalem Palestinako Estatuak aldarrikatzen ditu lurralde burujabe gisa, Israel-Palestina Gatazkaren ernamuina dena.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. a b (Ingelesez) West Bank. Central Intelligence Agency 2023-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  4. (Ingelesez) «Population» Peace Now (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  5. (Ingelesez) «Israel’s Rush to ‘Apply Sovereignty’ in the West Bank: Timing and Potential Consequences» The Washington Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  6. (Ingelesez) Roberts, Adam. (1990-01). «Prolonged Military Occupation: The Israeli-Occupied Territories Since 1967» American Journal of International Law 84 (1): 44–103.  doi:10.2307/2203016. ISSN 0002-9300. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  7. Barak-Erez, Daphne. (2006-07-01). «Israel: The security barrier—between international law, constitutional law, and domestic judicial review» International Journal of Constitutional Law 4 (3): 540–552.  doi:10.1093/icon/mol021. ISSN 1474-2659. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  8. Bowen, Stephen, ed. (1997). Human rights, self-determination and political change in the occupied Palestinian territories. Nijhoff ISBN 978-90-411-0502-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  9. Schmitt, Michael N.; Pejic, Jelena. (2007). International law and armed conflict: exploring the faultlines essays in honour of Yoram Dinstein. M. Nijhoff ISBN 978-90-04-15428-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search