Artikulu hau politikari eta hizlariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»
Marko Tulio Zizeron (latinez: Marcus Tullius Cicero) (K.a. 106ko urtarrilaren 3a - K.a. 43ko abenduaren 7a) politikari, abokatu, filosofo, idazle eta hizlari erromatarra izan zen, optimateen printzipioak babestu izan zituena Erromatar Errepublikaren krisialdian. Anitz idazlan sortu zituen erretorika, filosofia eta politikaren inguruan, eta bere estiloa «erretorika zizeronianoa» izenarekin ezagutzen da. Zizeronek Erroman eta Grezian ikasi zuen eta familia aberats batean jaio izan zen, equites ordenaren kidea izanik. Latinezko hizlari handientzat jotzen da.
Familia Arpinumgoa zen, Mariorena bezala. Bizitza osoan bi familien arteko konparazioak jasan behar izan zituen Zizeronek. Mariorena aberatsagoa eta ospetsuagoa izanda, ez zituen konparazio horiek oso gustukoak.
Zizeron izena cicer hitzetik dator, zeinak latinez txitxirioa esan nahi duen. Plutarkoren arabera, Zizeronen arbasoren batek txitxirio baten moduko pikorra zeukan sudurraren puntan. Politikan sartu zenean ez zuen goitizena aldatu, hala eskatu bazioten ere.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search