Olerkigintza

Txinako poemarik zaharrenetako bat, Kǒngzǐ Shīlùn (孔子詩論).

Olerkigintza, olertia edo poesia (grezieratik: ποίησις, poiesis, "egitea" edo "sortzea") literaturaren agerpen berezia da. Estetika, erritmoa eta hizkuntzaren baliabideak erabiltzen ditu, hala nola eufonia, sinbolismoa eta metrika, testuaren esanahiari gehitzeko beste geruza bat.

Olerkigintzak historia luzea du, historiaurrean jada Afrikan erabiltzen baitzen ehizari buruzko poesia, eta Nilo, Niger eta Volta ibaien inguruan poesia panegiriko eta elegiatikoa garatu zen[1]. Afrikan egindako lehen poema idatziak Piramideko Testuetan agertzen dira[2], K.a. XXV. mendean; Sundiataren Epika da garai honetako gorteko poesiaren adibiderik ezagunena[3]. Mendebaldeko Asian ezagutzen den olerkirik zaharrena, Gilgamexen epopeia[4], sumerieraz idatzita dago. Eurasian egindako lehen poemak abestietatik eratorriak dira, Txinako Shijing gisa, edo ahozko literatura gordetzeko helburuarekin, sanskritoko Vedak, Zoroastroren Gatha edo Homeroren epikak bezala, Iliada eta Odisea. Antzinako Grezian poesia definitzen saiatu ziren, adibidez Aristotelesen Poetika bezala, erretorika, drama, abestia eta komedia aipatuz. Beranduago saiatu ziren beste ezaugarri batzuk biltzen, hala nola errepikapena, bertsoen forma, errima eta estetika. Poesia prosatik bereizteko saiakera objektiboak izan ziren.

  1. Finnegan, Ruth. (2012-09). «The 'Oral' Nature of African Unwritten Literature» Oral Literature in Africa (Open Book Publishers): 3–27. ISBN 9781906924706. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. (Ingelesez) Allen, James P.; Manuelian, Peter Der. (2005). The Ancient Egyptian Pyramid Texts. Society of Biblical Lit ISBN 9781589831827. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  3. Conrad, David C.. (1992). «Searching for History in the Sunjata Epic: The Case of Fakoli» History in Africa 19: 147–200.  doi:10.2307/3171998. ISSN 0361-5413. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  4. Myths from Mesopotamia : creation, the flood, Gilgamesh, and others. (Rev. ed. argitaraldia) Oxford University Press 2000 ISBN 0192835890. PMC 47780554. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search