Boise

Boise
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Idaho
County of IdahoAda konderria (Idaho)
AlkateaLauren McLean (en) Itzuli
Izen ofizialaBoise
Posta kodea83701–83799, 83701, 83702, 83705, 83708, 83711, 83715, 83718, 83723, 83728, 83731, 83732, 83735, 83740, 83743, 83746, 83749, 83752, 83754, 83758, 83760, 83764, 83768, 83772, 83775, 83779, 83782, 83786, 83790, 83793, 83796 eta 83798
FIPS kodea16-08830
Geografia
Koordenatuak43°36′49″N 116°14′16″W / 43.6136°N 116.2378°W / 43.6136; -116.2378
Map
Azalera216713.666 km²
Altuera824 m
Demografia
Biztanleria235.684 (2020ko apirilaren 1a)
30.013 (2010)
Dentsitatea1,09 bizt/km²
Etxebizitzak94.449
Informazio gehigarria
Sorrera1863
Telefono aurrizkia208
Ordu eremuaMountain Time Zone (en) Itzuli
Hiri senidetuakGernika-Lumo
cityofboise.org

Boise[1] (ingelesez ˈbɔɪsi, ahoskera) AEBetako Idaho estatuko hiriburua eta hiri handiena da. Bertan euskal jatorriko jende ugari bizi da eta ikastola bat ere badago bertan. 2010ean 205.671 biztanle zituen.

Boise-Nampako metropoli-eremuak, Treasury Valley (Altxorraren Harana) izenez ere ezaguna, 709.845 biztanle biltzen dituen bost konderri ditu, Idahoko metropoli-eremurik populatuena. Estatuko hiru hiri handienak biltzen ditu: Boise, Nampa eta Meridian. Boise Estatu Batuetako 80. metropoli-eremu estatistiko jendetsuena da.

Boiseko erdigunea enpresa txiki askoren egoitza eta kultura zentroa da. Hainbat denda eta jateko aukera daude. Erdialdean, 8. kaleak oinezkoentzako eremu bat du kafetegiekin eta jatetxeekin. Auzoan jatetxe, taberna eta boutique asko daude, eta gaueko bizitza nabarmena du. Euskal Blokeak Boiseko euskal ondarea erakusten du. Boiseko erdialdeko ikusteko nagusiak hauek dira: Idaho Estatuko Kapitolioa, Egipto Antzerki klasikoa Capitol Boulevarden eta Main Streeten artean, Boiseko Arte Museoa Kapitolioan Julia Davis parkearen aurrean eta Boiseko Zooa, Julia Davis parkearen eremuan.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search