Anarkofeminismo

Anarkofeminismoaren bandera.

Anarkofeminismoa edo feminismo anarkista ideologia eta mugimendu politiko bat da, non feminismoa anarkismoarekin lotzen den. Modu batez anarkismoaren ondorio zuzena da ezen anarkofeminismoak emakumearen erabateko autonomia eta emantzipazioa bilatzen baititu, horrela pertsona eta genero aske bezala garatzeko. Prozesu horretan ezinbestekoa da patriarkatuaren aurka jotzea, hori baita bidea estatuarekin behin-betiko bukatzeko. Anarkismoaren arabera pertsona guztiak askeak izan behar dira eta emakumeen kasuan hori bakarrik eredu matxistaren amaierarekin etorriko da. Bestela ezinezkoa izango litzateke anarkismoak bilatzen duen borondatezko harremanen gainean eraikitako gizartea lortzea.[1]

Susan Brown idazle anarkistaren arabera feminismoa anarkismoaren oinarrian dago, berez. Anarkismoak eta feminismoak ezinbesteko elkar lotura dute.

  1. https://web.archive.org/web/20130521111605/http://spa.anarchopedia.org/Anarcofeminismo

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search