Legearen aurreko berdintasun

Statue de l'Égalité, Monument à la République, Paris.Berdintasunaren estatua , Parisen

Legearen aurreko berdintasuna, berdintasun juridikoa edo legezko berdintasuna esan nahi du pertsona guztiak berdinak direla legearen aurrean. Hortaz, legeak bermatu behar du, ez dela gizatalderik egongo beste horien gainetik edo azpitik, arraza, sexu, genero, naziokotasun, kolore, erlijio, pentsaera... etabarrengatik. Horrez gain, berdintasun juridikoa dagoen egoeretan Eskubide Zibil eta Politikoak[1] herritar guztien esku jartzen dira, eta guzti horiei epaiketa edo prozesu zilegirako eskubidea aitortzen.

Liberalismoaren eta demokraziaren oinarrietariko bat da, eta guztiz bateraezina da, esklabutza, kolonialismo, monarkia edo teokraziarekin arrazoi argiengatik. Baina baita zerga progresiboekin, aberastasunaren banaketarekin eta diskriminazio positiboarekin; berdintasun materiala lortzen bada ere, legearen aurreko berdintasuna alde batera uzten delako.

Berdintasun juridikoaren teoriak edo kontzeptuak diskriminazio zuzena baztertzen du, pertsona guztiak berdintzat jotzerakoan legearen aurrean. Hala ere, errealitatea ez du kontuan hartzen eta ondorioz, ohikoa izaten da berdintasun juridikoak zeharkako, diskriminazio nabariak sortzea.

Horren adibide garbia da Frantziako Iraultza. Hain beharrezkoa zen eskubideen adierazpena egin zen aurreko errege-erreginen sistema irauli ondoren. Hala ere, eta berdintasunaren aurrekari nagusitzat jotzen bada ere, bertan berdintasun juridikoa aldarrikatu zen "Gizonaren eta hiritarraren eskubideak" esaldiarenpean. Aurrerapauso garbia izan zen, nahiz eta herritarren erdia jokoz kanpo gelditu. Olympe De Gouges eta Mary Wollstonecraftek egin zuten benetako berdintasun juridikoaren aldeko borroka, adibide gisa Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena proposatuz.[2]

  1. Nazio Batuen Erakundea. (1996). «Eskubide Zibil eta Politikoen Ituna» Euskadi.eus.
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search