Kazetari

Telebistako kazetari bat, mikrofonoarekin kamera aurrean

Kazetaria profesionalki kazetaritza egiten duen pertsona da. Kazetariak prentsa idatzian, fotokazetaritza, irratian, telebistan edo komunikabide digitaletan egin dezakete lan. Euren lanaren ardatza publikoari interesgarri egin ahal zaizkion gaiak aurkitu eta ikertzea da, bertan egon daitezkeen iritzi ezberdinak hartu, sintetizatu, informazioaren hierarkia egin eta argitaratzea da. Horretarako kazetariak iturri fidagarriak behar ditu. Kazetariek euren artikuluak edo piezak egiten dituzte, idatziz, ahoz edo grafikoki.[1]

Kazetaritzaren deontologian, egia, zehaztasuna eta informazioaren bilaketa justua aipatzen dira. Kazetari onaren xedea bere garaiko eta bere inguruko gizartearentzat ahalik eta informazio garrantzitsu, (interes handiko), ahalik eta zehatzen eta ahalik eta denborarik laburrenean aurkitzea da. Gainera, informazioa lortu behar du, baina, ofizioaren zati bat besterik ez da. Informazio hori ahalik eta modurik eraginkorrenean transmititzea, hedatzea, da xedea.

Horrez gain, kazetari baten lana printzipio batzuek gidatzen dute. Printzipio hauek, informazioaren egia eta doitasuna zein den bilatzea dute helburu. Arau etiko zorrotz batzuek gidatzen dituzte printzipio hauek, eta beste hainbat balio deontoligiko batzuek ere; beraien garrantzia ematen die banako bakoitzaren profesionaltasunari, eta azken batean, hauek, beti Giza Eskubideak kontuan hartuta izango direlarik.

Web 2.0ren garapenarekin kazetariaren figuran aldaketa garrantzitsuak izan dira, edozein herritarrek bere edukiak partekatzeko aukerak handiagoak direlako eta argitaratzeko dauden bideak askotarikoak direlako.

  1. (Gaztelaniaz) «Alt Media | La importancia del periodismo» Alt Media 2020-07-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search