Hipermedia

Hipermedia idatzi, diseinatu edo testu, irudi, bideo, audio, grafiko edo mapak bezalako edukiak dituzten euskarriak konposatzeko erabiltzen diren metodo multzoa da. Modu honetan, lortutako emaitzak baita erabiltzaileekin elkar eragin dezakete. Ted Nelsonek asmatutako termino bat da eta hipertestuaren luzapen logiko bat bezala erabiltzen da, baina azken honen kasuan grafikoak, testuak, edo bideo eta audioak hiperesteka orokor bat sortzeko batzen dira, modu adarkatuan eta ez informazio bide lineal bat sortzeko. Dalerentzat (1997), hipertestuak testuko dokumentuen arteko loturei egiten die erreferentzia eta hipermediak, ordea, mota guztietako dokumentuei, informazio eta elkar-eragite jarraipen bat osatuz[erreferentzia behar]. Adibide argiak World Wide Web, DVD filmak eta Powerpoint eta Flash aurkezpenak dira. Eduki hauen hipermedia egituraren multzoa komunikaziorako eta giza interakziorako tresna kontsideratua dago. Zentzu honetan, hipermedia gunea dimentsio fisiko gabeko esparru bat da eta gizakion jarduera barne hartu, potentziatu eta egituratzen du, gizarte-sare zerbitzu edo online plataformak adibidetzat.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search