Stuxnet

Stuxnet
Jatorria
Aurkikuntza dataAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daOperation Olympic Games (en) Itzuli

Stuxnet Windows ordenagailuei eragiten dien harra da, 2010eko ekainean aurkitu zuen VirusBlokAda-k, Bielorrusian oinarritutako segurtasun-enpresa batek. Industria-sistemak zelatatzen eta birprogramatzen dituen lehen harra da, [1] zehazki, prozesuak kontrolatzeko eta monitorizatzeko SCADA sistemak, eta zentral nuklearrak bezalako azpiegitura kritikoetan eragina izan dezake. [2]

Stuxnet gai da kontrolatzaile logiko programagarriak birprogramatzeko eta egindako aldaketak ezkutatzeko.[3] PLC sistema birprogramagarrietarako rootkit-a duen lehen zizarea ere bada.[4]

Kaspersky Lab segurtasun digitaleko konpainia errusiarrak honela deskribatu zuen Stuxnet prentsa ohar batean: "Arma zibernetiko baten prototipo funtzional eta beldurgarri bat da, mundu mailako armagintza karrera berri bat sortzera eramango duena". Kevin Hogan Symantec-eko exekutiboak ohartarazi zuen harrak kutsatutako ordenagailuen %60 Iranen daudela, bere instalazio industrialak helburu izan litezkeela iradokiz. Kasperskyk ondorioztatu du erasoak soilik "nazio burujabe baten babesarekin" gertatu ahal izan zirela, Iran benetako gerra zibernetiko baten lehen helburu bihurtuz.[5]

BBC eta Daily Telegraph hedabideek diotenez, zizarearen helburu probableena Iranenak ziren balio handiko azpiegiturak eta Siemensen kontrol sistemak izan zitezkeen.[6][7] India Times hedabideak zabaldu duenez, litekeena da erasoak Bushehreko planta nuklearra martxan jartzea atzeratu izana.[8] Iturri irandarren arabera, erasoa "gerra elektronikoa" izan da, baina kalteak instalazioetan ahalik eta txikienak izan dira.[9] New York Times hedabide estatubatuarrak, esaterako, AEBetako eta Israelgo zerbitzu sekretuei egotzi die bere lana.[10]

  1. Robert McMillan. (16 de septiembre de 2010). Siemens: Stuxnet worm hit industrial systems. Computerworld.
  2. Stuxnet worm hits Iran nuclear plant staff computers. BBC News.
  3. Gregg Keizer. (2010eko irailaren 16a). Is Stuxnet the 'best' malware ever?. Infoworld.
  4. Last-minute paper: An indepth look into Stuxnet. Virus Bulletin.
  5. [Esteka hautsia]
  6. Fildes, Jonathan. (2010eko irailaren 23a). Stuxnet worm 'targeted high-value Iranian assets'. BBC News.
  7. Stuxnet virus: worm 'could be aimed at high-profile Iranian targets’. The Daily Telegraph 2010eko irailaren 23a.
  8. Software smart bomb fired at Iranian nuclear plant: Experts. Economictimes.indiatimes.com 2010eko irailaren 24a.
  9. [Esteka hautsia]
  10. El mundo, 2010eko irailaren 24a Israel y EEUU crearon el virus que dañó el programa nuclear iraní

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search