Energia-efizientzia

Panel fotovoltaiko baten efizientzia bere orientazioaren araberakoa da.

Energia-efizientziaren helburua energia kontsumoa murriztea da. Erabilitako energia eta lortutako produktu eta zerbitzuen arteko erlazioa da. Kudeaketan, teknologian eta kontsumo ohituretan hartutako neurri eta inbertsioekin hobetu daiteke.

Praktika hau energia era eraginkorrean erabiltzean datza, hau lortzeko energiaren erabilera eta prozesu produktiboen optimizazioa lortu behar da, berdina edo gutxiago erabiliz ongarri eta zerbitzu gehiago lortuz; hau da, gehiago ekoiztea energia gutxiagorekin. Hori lortzeko bi bide nagusi daude: batetik energia-kontsumitzaile zuzenak diren pertsona eta erakundeek energia-kontsumoa murriztu ahal dute; bestetik, industri eta merkataritza-erabiltzaileek efizientzia handitu ahal dute, hau da energia berberarekin etekin handiagoa lortu.

Gai hau guztiz erlazionatuta dago ingurumen efektuarekin, energiaren ekoizpenean eta energiaren kontsumoan sortzen den kutsadurarekin. Horregatik gaur egungo kezkak dira energia nola aurreztu eta ingurumenean eragiten duen kaltea nola murriztu, ekoizpena energia berriztagarrien bidez bilatuz eta kontsumoan eta produkzioan efizientzia handiagoa bilatuz. Horri energia aurreztea esaten zaio.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search