Unibertsitate-hiri

Ann Arbor, Michigango Unibertsitatearen egoitza

Unibertsitate-hiri nagusi unibertsitateko ikasleek osatutako hiria da. Unibertsitate bakarra egon daiteke edo erakunde txiki taldekatuak egon daitezke. Unibertsitate-hiriez ere hitz egiten dute, unibertsitateko biztanleria handia ez den kasuetan, baina unibertsitate-erakundeen presentziak eragin handia du hiriko ekonomian eta kulturan. Unibertsitatea hiriko lantoki nagusia izan daiteke. Oxford, Cambridge, Bolonia, Coimbra, Salamanca edo Heidelberg hiri-unibertsitateen adibide nabarmenak dira.

Hedaduraz, hitza unibertsitateko fakultate, ikasleen egoitza, ikerketa-zentro, jantoki, liburutegi, kirol-toki, eta abarrekin osatutako multzoa izendatzeko ere erabiltzen da.[1]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search