Ziberfeminismo

Ziberfeminismo
Bizitza
Jarduerak

Ziberfeminismo "ziberespazioa" eta "feminismoa" uztartzetik sortu zen eta lehen erabilera 1991 eta 1992 bitartean Sadie Plant teorika kultural ingelesak eta VNS Matrix artista-kolektibo australiarrak egin zuten. 90eko hamarkadan terminoa erabili zen Interneteko teknologien teorian, kritikan eta ustiapenean interesa zuten feministen lana deskribatzeko. Ziberfeministentzat Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) ez dakarte soilik identitate maskulinoaren subertsioa, baizik eta subjektibotasun berritzaile ugari, non teknologiek gizartea eta teknologia bera ez ezik, genero-rol konbentzionalak ere eralda ditzaketen. Zentzu horretan, teoria eta praktika ziberfeministek gizonen eta emakumeen arteko botere-harreman hierarkikoak ezabatzen dituzte IKTetan eta emakumeen arteko harremanak esploratzen dituzte, nola eragiten egiten dieten aztertu eta sareak sortzera zein cyberespazio bezalako lurraldeak konkistatzera jotzen dute bertan parte hartzeko modu berriak garatuz.[1]

  1. (Gaztelaniaz) -::Ciberfeminismo de Investigacción. El caso de Donestech « Proyectos X0y1.net. (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search