Afrika

Afrika
Azalera30.221.532 km²
Biztanleria1,1 miliar biztanle[1] (2013, 2.a)
Biztanle-dentsitatea30,51 bizt./km²
Jentilizioafrikar
Herrialdeak54
Dependentziak8
Hizkuntzakarabiera, frantsesa, ingelesa, swahilia eta beste asko
Ordu-eremuakUTC-1-UTC+4
Hiri nagusiakKairo, Lagos, Kinshasa, Khartum, Alexandria

Afrika munduko kontinenterik handienetan hirugarrena da[2], Asiaren eta Amerikaren atzetik; eta jendetsuenetan bigarrena, Asiaren atzetik. 30,3 milioi km2 ditu[3], inguruan dituen uharteak barne, Lurraren azaleraren % 6 eta lur lehorraren % 20.[4] 2016an, 1.200 milioi biztanle zituen,[5] munduko biztanleen % 16. Afrikak mugakide ditu Mediterraneoa iparraldean, Suezko istmoa eta Itsaso Gorria ipar-ekialdean, Indiar Ozeanoa hego-ekialdean, eta Ozeano Atlantikoa mendebaldean[6]. Kontinentearen parte dira Madagaskar eta beste uhartedi batzuk. 54 estatu burujabe, bederatzi lurralde eta de facto independente diren baina nazioarteko onarpen osorik gabeko beste bi estatu ditu.[oh 1] Kontinentearen eremurik handiena, eta herrialde gehienak, Ipar hemisferioan daude; baina beste zati handi bat eta herrialde batzuk, ordea, Hego hemisferioan. Era berean, Lurraren lau hemisferioetan dagoen kontinente bakarra da.

Afrikako biztanleria kontinente guztien artean gazteena da:[7] 2012an, adinaren mediana 19,7 urtekoa zen, munduko mediana 30,4 zelarik.[8] Aljeria da Afrikako herrialderik zabalena azalerari dagokionez[9], eta Nigeria da biztanle gehien duena.[10] Afrika, eta bereziki Ekialdeko Afrika, Hominidae kladoaren eta giza eboluzioaren jatorrigunea izan zen.[11] Izan ere, Afrikan aurkitu dira gizakien lehen arbasoak, bai eta ondorengo beste ahaide batzuk ere, orain dela 7 milioi urtekoak; tartean daude Sahelanthropus tchadensis, Australopithecus africanus, A. afarensis, Homo erectus, Homo habilis eta Homo ergaster. Homo sapiensik zaharrena Etiopian aurkitu da, orain dela 200.000 urte datatua.[12]

Askotariko klimak ditu, eta kontinente bakarra da iparraldean eta hegoaldean klima epelak dituenak. Ekuatoreak zeharkatzen du eta barnean hainbat basamortu, baso tropikal eta kostaldeko eremu klimatiko ditu.[13]

Etnia dibertsitate oso handia du, bai eta kultura eta hizkuntza ugari ere[14]. XIX. mendean, Europak ia Afrika osoa kolonizatu zuen. Egungo afrikar estatu gehienak XX. mendean hasitako Afrikako deskolonizazioaren ondorio dira. Afrikako estatuen artean Afrikar Batasuna lortzeko kooperazioa dago: erakundeak egoitza Addis Abeban du.

  1. (Ingelesez) [1]
  2. «Afrika» www.anakel.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  3. www.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  4. Sayre, April Pulley.. (1999). Africa. Twenty-First Century Books ISBN 0585263647. PMC 45727960. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  5. «World Population Prospects - Population Division - United Nations» population.un.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  6. «Afrika» www.anakel.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  7. (Ingelesez) Harry, Njideka U.; ContributorPresident; Officer, Chief Executive; Foundation, Youth for Technology; Year 2013, Nigeria; Schwab Social Entrepreneur of the. (2013-09-11). «African Youth, Innovation and the Changing Society» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  8. Janneh, Abdoulie. (2012). item,4 of the provisional agenda – General debate on national experience in population matters: adolescents and youth. United Nations.
  9. (Gaztelaniaz) Geographic, National. (2019-06-28). «¿Cuál es el país más grande de África?» National Geographic en Español (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  10. Press, Europa. (2023-01-21). «Nigeria, el país más poblado de África, prepara su primer censo nacional en casi dos décadas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  11. «Afrikatik mundu zabalera - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  12. «Sapiens ispiluaren aurrean — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  13. «Africa | Visual Geography» web.archive.org 2011-04-24 (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  14. (Gaztelaniaz) Antonina. (2019-05-06). «África, el continente de la diversidad» Aipc-pandora (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search