Anime

Wikipe-tan pertsonaia, manga estiloko aurpegi baten estereotipoak dituen Wikipediaren irudikatzea.

Animea (japonieraz: アニメ anime?, japonieraz aɲime ahoskatua) japoniar animazio bat da. Ingelesezko animation (animēshon: アニメーション) edota frantziarreko animé hitzetik datorrela uste da. Atzerriko erabilpenaren ondorioz gaur egun anime hitzak japoniar jatorriko animazioari erreferentzia egiten dio. Generoen aniztasunagatik (abenturak, zientzia-fikzioa, erotikoak...), estilo artistiko bakarragatik eta historien sakontasunagatik da ezaguna. Ikusle guztiei zuzendua da, gazteenetatik helduenetara, eta xehetasun sozio-demografiko guztietako pertsonentzat eskaintzen dituzte, baita irakaskuntza-helburuekin ere.

Azken hamarkadetan mendebaldeko gazteak ere animera zaletzen hasiak dira, besteak beste Dragoi Bola sailaren (mangatzat sortua, gerora anime formatura egokitua) eta Chihiroren bidaia filmaren (2002. urteko animazio filmerik onenaren Oscar sariaren irabazlea) bidez.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search