Columbia Britainiarra

Columbia Britainiarra
 Kanada
Administrazioa
Izen ofizialaBritish Columbia
Colombie-Britannique
Estatu burujabe Kanada
ISO 3166-2CA-BC
HiriburuaVictoria
Premier of British Columbia (en) ItzuliDavid Eby (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak54°30′N 124°30′W / 54.5°N 124.5°W / 54.5; -124.5
Azalera944.735 km²
MugakideakAlberta, Montana, Alaska, Yukon, Washington, Idaho, Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Montana Territory (en) Itzuli, Territory of Alaska (en) Itzuli, District of Alaska (en) Itzuli, Department of Alaska (en) Itzuli, Washington Territory (en) Itzuli eta Idaho Territory (en) Itzuli
Punturik altuenaFairweather mendia
Demografia
Biztanleria5.000.879 (2021)
159.801 (2017)
Dentsitatea5,29 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaOzeano Bareko ordu-eremua, Mountain Time Zone (en) Itzuli eta UTC−07:00
www2.gov.bc.ca…

Columbia Britainiarra[1] (ingelesez British Columbia, frantsesez Colombie-Britannique) BC laburduraz ere ezaguna, Kanadako 10 probintzietako bat da, zeinak, beste hiru lurralderekin batera, Kanada federala osatzen duen. Herrialdeko hego-mendebaldean dago. Probintziaren hiriburua Victoria da, eta hiririk populatuena, Vancouver. Iparraldean Yukon eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeekin du muga, ekialdean Albertarekin, hegoaldean AEBekin, mendebaldean Ozeano Barearekin eta ipar-mendebaldean Alaskarekin (AEB). 4.648.055 biztanle ditu, eta 2017az gero hirugarren probintziarik populatuena da, Ontarioren eta Quebecen atzetik.

Britaniarrak 1843an kokatu ziren lehen aldiz inguru haietan, Fort Victorian hain zuzen, geroagoko Victoria, hasiera batean koloniaren hiriburua zena eta Vancouver uhartetik banatua. Geroago, kontinentean, Richard Clement Moodyk eta Royal Engineers Columbia soldadu-taldeak sortu zuten Columbia Britaniarra Kolonia (1858-66), Fraser arroilako urre-arrapaladari erantzunez. Moody izan zen Koloniarako Lur eta Lanen komisionatu nagusia eta Columbia Britaniarreko lehen gobernadoreordea: Kolonietarako Bulegoak apetaz aukeratu zuen, Columbia Britaniarra bihur zezan Inperio Britaniarraren “muturreko mendebalaren baluarte” eta “bigarren Ingalaterra bat sortzeko Ozeano Barearen kostaldean”. Moodyk lekua aukeratu eta New Westminster sortu zuen, Columbia Britaniarreko jatorrizko hiriburua, sortu zuen, Cariboo Road eta Stanley Park ezarri zituen, eta Britainiar Columbiaren armarriaren lehen bertsioa diseinatu zuen. Port Moodyk bere izena darama.

1866an, Vancouver uhartea Columbia Britainiarra koloniaren zati bihurtu zen, eta Victoria, baturiko koloniaren hiriburu. 1871n Columbia Britainiarra Kanadako seigarren probintzia bihurtu zen, eta Ozeano Barera irteera izan zuen bakarra. Columbia britainiarraren ekonomia askotarikoa da, eta zerbitzuak ekoizten dituzten industriak probintziako BPGaren zatirik handiena dira. Bi trenbide transkontinental eta 27 zamalanetarako eta bidaiarientzako itsas-terminal nagusiren kokalekua da. Probintzia aberatsa da nekazaritzan (bereziki Fraser eta Okanagan haranetan), kostaldetik gertu eta hegoaldeko bailara babestu batzuetan klima leunagoa dagoelako. Bertako klimak aire zabaleko aisialdia eta turismoa sustatzen ditu, nahiz eta, denbora luzez, haren sostengu ekonomiko nagusia baliabideak ateratzea izan den, batez ere zuhaitz-mozketa, nekazaritza eta meatzaritza. Vancouver, probintziako hiririk handiena, enpresa askoren egoitza da, mendebaldean egoitza duten baliabide naturaletaletakoak. Horrez gain, etxebizitzaren merkatu handia du, eta per capita diru-sarrera batez besteko nazionala baino askoz handiagoa. Columbia Britainiarraren kostaldeak eta probintziaren hego-erdialdean dauden haran batzuek klima epela dute, baina lur masa gehienak Kanadako gainontzeko lurraldeen antzeko klima hotz-negu-epela jasaten du. Ipar Barneko eskualdeak klima subartikoa du, negu oso hotzekin. Vancouverreko klima, asko jota, Kanadako hiri nagusietako neguko klimarik leunena da, urtarrilean gaueko tenperaturak batez beste izozte puntutik gora baitaude.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search