Donald John Trump (Queens, New York, 1946ko ekainaren 14a - ) Ameriketako Estatu Batuetako enpresari, politikari eta telebistako pertsonalitatea da. 2016an, Estatu Batuetako lehendakari hautatu ondoren, 2017ko urtarrilaren 20an hartu zuen kargua. 2015ean Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarraren primarietan parte hartu zuen 2016ko AEBetako presidentetzarako hauteskundeetarako, baita irabazi ere, Hillary Clinton hautagaiaren aurka. 2024ean berriro hautatua izan da lehendakaritzarako. [1]The Trump Organization eta Trump Entertainment Resortseko zuzendari eta presidentea da. Haren bizitza pertsonalak, marketing jarduerak, dirutzak eta hitz egiteko moduak famatu egin dute.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search