Erradio atomiko

Erradio atomikoa atomo baten nukleotik urrunen dagoen elektroira dagoen distantzia da. Neurketa pikometrotan edo Angstrometan egiten da (hau da, 10-13 metroko distantziak izan ohi dira).

Atomoen azpipartikulak kuantikoak direnez gero, eta beraz Heisenbergen ziurgabetasun printzipioaren menpe daudenez, neurriak ezin dira modu estatistikoan baino kalkulatu. Horretarako loturik dauden bi atomoen arteko distantziaren erdia hartu ohi da eta loturaren izaeraren arabera erradio atomiko, ioniko, metaliko edo Van der Waals den jakingo dugu.

Taula periodikoan erradioa goitik behera eta eskubitik ezkerrera handiagotzen da beti. Hau azaltzeko periodo bakoitzaren bukaeran elektroiak sendoago lotuago daudela kontutan hartu behar dugu. Era berean periodo bakoitzean geruza kopurua handitzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search