Gurutzaontzi (bidaiari-ontzia)

Wonder of the Seas gurutzaontzia - Malagako portua

Gurutzaontziak plazerezko bidaiak gauzatzeko bidaiari-ontziak dira. Bertan ontziko zerbitzuak, batzuetan bidaiako geltokiak (eskala-portuak), eta bidaia bera esperientziaren parte dira. Garraioa ez da bidaiaren helburu bakarra, batez ere zirkuitu itxiko gurutzaontzi bidaietan, non, itsasontzia bidaia amaitzean hasierako portua itzultzen den.

Bestalde, transatlantikoek, garraiora bideratutako gurutzaontziek, bidaia zuzenak egiten dituzte puntu batetik bestera. Tradizionalki ozeanoa gurutzatzeko transatlantiko bat estandar altuagoetan eraikiko da, frankobordo gehiagorekin eta plaka indartsuagoekin; honek, itsaso zabalean aurkitu daitezken itsaso nahasiak eta baldintza txarrak jasateko ahalmena ematen die. Transatlantikoek, gurutzaontzi normalekin konparatuta, erregai-gaitasun handiagoa, elikagai eta janari gehiago, eta bidaiarientzako denda eta jatetxeak izaten dituzte bidaia luzeetan kontsumitzeko, baina horrelako gutxi geratzen dira, Queen Mary 2 adibidez.

Gurutzaontzi eta transatlantikoen arteko ezberdintasunak desegiten joan dira, baina eraikuntzako ezberdintasunek hor jarraitzen dute. Gurutzaontzi handienak ere bidaia luzeagoetan sartu dira, batik bat, hilabete batzuetan portu berera itzuli ezin diren bidaia transozeanikoetan (edo joan-etorriko bidaia luzeagoetan).[1]

Transatlantiko zahar batzuek gurutzaontzi gisa jarduten dute, MS Marco Polo bezala, baina kopuru hori gutxitzen ari da. Transatlantiko gisa lan egiten duen ontzi bakarra Cunard lineako RMS Queen Mary 2 da. Gaur egun, Oasis klaseko Wonder of the Seas gurutzaontzia inoiz eraiki den handiena da.

  1. «The ocean-going stretch limo - 16 Feb 2007 - Queen Mary 2: Giant of the Seas - NZ Herald» web.archive.org 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search