Haragijale

Lehoi batek haragi kilo asko jan behar ditu.

Haragijalea edo karniboroa haragia janez elikatzen den izaki biziduna da.[1] Harrapakinak ehizatzen dituztenei harrapari deritze, eta hildako animaliak jaten dituztenei, berriz, sarraskijale. Zentzu orokorrean, gehienbat haragiaz elikatzen diren animaliak hartzen dira haragijaletzat. Haragia besterik jaten ez dutenak nahitaezko haragijaleak dira. Landare haragijaleek intsektuak eta bestelako artropodo batzuk atzematen dituzte. Onddoen artean ere badira haragijaleak.

  1. Haragijale. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-21).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search