Kutsadura

Lurraren kutsadura (plastiko arazoa) Ghanan

Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ingurumenean sor dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz, giza existentzia kaltetuko du. Kutsatzailea substantzia kimikoa edo baita energia ere (soinua, beroa, argia edo erradioaktibitatea...) izan daiteke[1].

Kutsadura, bere jatorriagaitik, kutsatzaile forma nola igortzen den edo zein den kutsatzen ari den ingurumenaren arabera sailkatu daiteke. Kutsadurak eragile asko dauzka, substantzia kimikoak (plagizidak, zianuro, herbizidak...), hiri hondakinak, petrolioa edo erradiazio ionizatzaileak. Guzti hauek gaixotasunak erakartzen dituzte eta ekosistemei edo ingurumenari kalte egiten die. Gainera, gas-egoerako kutsatzaile asko daude atmosfera gertakerietan parte hartzten dutenak, euri azidoaren sorrera, ozono geruzaren ahultzea eta klima-aldaketa, besteak beste.

Airearen kutsadura

Kutsadurari aurre egiteko modu asko daude eta herrialdeak nazioarteko legegintzak dituzte kutsadura isurpenak erregulatzeko. Kutsadura orokorki ekonomia eta gizartearen garapenarekin lotuta dago. Gaur egun, Nazio Batuen Erakundea bezalako erakunde askok garapen iraunkorra ingurumena babesteko era bat bezala kokatzen dute orainarteko eta etorkizuneko generazioentzat.

2014ean Munduko Osasun Erakundeak airearen gehiegizko kutsaduraren ondorioz munduan urtero 7 milioi heriotza goiztiar gertatzen zirela ohartarazi zuen[2]. 2015ean, ikerketa batek kutsadurak mundu mailan 9 milioi pertsona baino gehiago erail zituela erakutsi zuen[3]. Europako Ingurumen Agentziaren (AEMA) arabera, Espainiar estatuan 30.000 pertsona hiltzen dira urtero aire kutsaduraren ondorioz[4].

  1. «Pollution definition» Merriam Webster.
  2. «Airearen kutsadurak 7 milioi heriotza goiztiar eragiten ditu urtero» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  3. «Kutsadurak 9 milioi pertsona hil zituen 2015ean» El Espectador.
  4. «Hego Euskal Herriko bi herenak baino gehiagok aire kutsatua arnastu du 2018an» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search