Latindar alfabetoa

Alfabetoaren erabilera munduan zehar.

Latindar alfabetoa, alfabeto latinoa edo alfabeto latindarra gaur egun munduan gehien erabiltzen den alfabetoa da, 2.500 milioi pertsona baino gehiagorekin. 26 letra ditu oinarrian, baina hizkuntza batzuek aldaera batzuk dituzte. Euskal alfabetoa haren aldaera bat da, oinarrizko latindar alfabetoari ñ letra erantsita eta c letraren aldaeratzat ç ere onartuta. Antzinako Erromak uzitako ondare gisa, Mendebaldeko hizkuntzen alfabetoa da; hau da, euskarak ez ezik, latindar alfabetoa darabilte ingelesak, alemanak, frantsesak, gaztelaniak, italierak eta portugesak ere, adibidez; bai eta hizkuntza horien sorburu diren herrialdeek kolonizatutako lurraldeetako beste hizkuntza askok ere.

Alfabeto hori erabiltzen duten hizkuntzen artean honako hauek daude:

Haietaz gain, pinyin (txineraren transkripzioa latindar karaktereetara), romaji (japonieraren transkripzioa latindar karaktereetara) eta koreeraren erromanizazioan ere erabiltzen da.

Gaur egun, latindar alfabeto adierazpena erromatarrek erabiltzen zuten alfabetoaren eratorri orori erreferentzia egiteko erabiltzen da. Aldaera horiek letrak galdu zein gehi ditzakete. Bestalde, mendeetan zehar, letra asko aldatu egin dira: adibidez, xeheak, Erdi Aroan garatu baitziren.

Alfabeto latindar klasikoan idatzitako inskripzioa, XII. mendekoa. Hiru puntuen sistema erabili zuten bertan, hitzak bereizteko.

Erromatarrek dena letra larrien bidez idazten zuten, eta, askotan, erdiko puntuak erabiltzen zituzten silabak edo hitzak bereizteko.

Gaur egun erabiltzen diren puntuazio markak puntuazio sistema modernoagoa da. Euskarari dagokionez, Euskaltzaindiak gai horri buruzko araurik eman ez badu ere, Euskara Batuaren Eskuliburuak (EBE) puntuazio markaren erabilerarako gidalerroak ematen ditu[1][2].

Alfabeto latindar klasikoak 23 letra zituen soilik.
  1. Puntuazio-markak - Euskara Batuaren Eskuliburua (euskaltzaindia.eus)
  2. Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: Oinarriak, jarraibeak eta aholkuak EIMA, Juan Gartzia Garmendia (Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search