Lisaburdina

Lisaburdina
Etxetresna elektrikoa, small appliance (en) Itzuli, power tool (en) Itzuli eta iron (en) Itzuli

Lisaburdina[1] edo plantxa (Heg.) arropak lisatzeko eta zimurrak kentzeko erabiltzen den etxetresna txikia da. Beroaren eta hezetasunaren bidez, bai eta lisaburdinak berak daukan pisuaren bidez, zuntzezko materialetako polimeroetan dauden molekula-kate luzeen arteko loturak malgutzen ditu. Zuntzak luzatu egiten dira beroari esker, eta epeltzen denean itxura hori mantentzen dute. Zenbait materialek, esaterako kotoiak, ur-lurruna behar izaten dute molekulen arteko lotura malgutzeko. Hogeigarren mendean sortutako hainbat material sintetikoren fabrikatzaileek lisatzerik behar ez dutela esaten dute iragarkietan.

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta Elhuyar Hiztegia

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search