Lisboa

Lisboa
Lisboa
Lisboa
hiri handia
Lisboa hiriko hainbat irudi. Goikaldeko irudian Apirilak 25 zubia;San Jurgiren gaztelua, Baixa de Lisboaren ikuspegia, Lisboako ohiko tranbia bat, Mega Arvore de Natal edo Eguberrietako Zuhaitz Erraldoia, eta São Bento jauregia; Belém dorrea, São Rafael eta São Gabriel dorreak, Praça do Comércio enparantzako Garaipenaren Arkua; Estádio da Luz futbol zelaia, eta Lisboako katedrala; Gare do Oriente geltokia, Apirilak 25 zubia Tajo ibaia zeharkatuz, Eduardo VII.aren parkea, eta Pombaleko markesaren errotonda; Lisboa hiriaren ikuspegia San Jurgiren gaztelutik, eta azkenik Lisboako aireportua. Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
AlkateaCarlos Moedas
Izen ofizialaLisboa
Jatorrizko izenaLisboa
Posta kodea1000–1900
Geografia
Koordenatuak38°42′29″N 9°08′20″W / 38.708042°N 9.139016°W / 38.708042; -9.139016
Map
Azalera100,05 km²
Altuera0-199
MugakideakOeiras, Amadora, Odivelas eta Loures
Demografia
Biztanleria545.923 (2021)
Metropolia2.821.876
Dentsitatea5 066,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 1200 Alis Ubbo herri feniziarra
Olissipona erromatar hiria
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakBissau, Praia, Macao, Rio de Janeiro, Budapest, Buenos Aires, Cacheu (en) Itzuli, Luanda, Madril, Malaka, Maputo, Montevideo, Rabat, Sao Tome, Zagreb, Salvador da Bahia, Tunis, Betleem, Malacca (en) Itzuli, Kiev, Pekin, Panaji (en) Itzuli, Brasilia, São Paulo, Miami eta Dili
http://www.cm-lisboa.pt www.cm-lisboa.pt

Lisboa[1] Portugalgo eta Lisboako barrutiko hiriburua da. Herrialdeko hego-mendebaldean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzeko Tajo ibaiaren bokalean (Mar da Palha), eta Europako mendebaldeko lur-muturrean. 100,05 km²ko eremua du eta 2021an 545.796 biztanle zituen[2]. Beti ere, Lisboa Handia deitutako metropoli eremuan 2,8 milioi pertsona bizi dira.

Lisboa aldea da Portugalgo merkataritza, industria eta kultur gune nagusia. Bertako portutik bideratzen da Portugalgo itsas merkataritza gehiena (ardoa, kortxoa, erretxina, arrain kontserbak, Afrikara eta Hego Amerikara gehiena; 12,5 milioi tona 1986an) eta bertan jasotzen da herrialdeak inportatzen dituen lehen gai asko. Industria Tejo ibaiaren hegoaldean dago batez ere (Barreiro, Alhandra, Cavo Ruivo, Seixal): kimika eta petrokimika industria, mekanika, ontziolak, ehungintza eta janari industria.

Portugalgo kultur hiri nagusia da: unibertsitatea, liburutegiak, museoak. Cidade Baixa («Beheko Hiria») aldea ia osorik eraiki zuten 1755eko lurrikararen ondoren; Bairro Alto («Goiko Auzoa») aldean kontserbatu dira arabiarren garaiko eta Erdi Aroko harresi-atal batzuk (Alfama, Mouraia). Monumentu aipagarri asko ditu hiriak: XII. mendeko katedrala (Sé Patriarcal), Belémgo dorrea (XVI. mendea), Carmo eliza (XIV. mendea, Karmeloko eliza, 1755eko lurrikararen ondoren bere horretan utzia), São Jorge gaztelua, São Roque eliza eta Jeronimotarren monasterioa (Belém, XVI. mendea). Lisboako hirialde ugari daude mendien mazeletan eraikiak eta hiriaren gaineko ikuspegi eder askoak eskaintzen dituzten miradouro edo talaia ugari daude inguruetan.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. INE - Estatistika Institutu Nazionala. «Biztanleria eta Etxebizitza Errolda - 2021eko Errolda» tabulador.ine.pt (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search