Metodismo

Mundu Kontseilu Metodistaren egoitza, Lake Junaluska, Ipar Karolina, AEB.

Metodismoa XVII. mendean Eliza Anglikanoan sorturiko erlijio-mugimendu protestantea da. John Wesley izan zen metodismoaren bultzatzaile nagusia. XVII. mendeko joera arrazionalisten aurrean, erlijio-kontzientzia berritzea zuen helburu, eta horretarako barne-bizitzan eta moraltasun zorrotzean oinarritutako erlijiotasuna proposatzen zuen. Metodismoaren jarraitzaileei metodista deritze.

Kalkulatzen da 80 milioi pertsona inguru metodistak direla munduan zehar. Protestantismoaren adarreko kristau deituren artean, ugarik deitzen diote metodista beren buruari, eta gehienek bat egitein dute Mundu Kontseilu Metodistan (World Methodist Council), erakunde kontsultiboa eta dotrina ezartzeko indarrik gabea, zeinak egoitza duen AEBetan[1].

Haren teologia erabat arminiarra: da: Kristo salbatzailetzat hartzen duen ororentzat salbazioa dago. Bere liturgia oso sinplea da eta, tradizio anglikano erreformatu edo sinpleenaren ondorengoa (Low church deritzotena Ingalaterrako tradizioan)[2].

  1. (Ingelesez) Member Churches – World Methodist Council. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  2. (Ingelesez) Christianity, Hunterkirkwrote in; Christianity, Hunterkirk Hunterkirk. «Christian Denominations: The Methodist» christianity.livejournal.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search