Nintendo (japonieraz, NIN: erantzukizuna; TEN: zerua; DŌ: tenplua) Fusajiro Yamauchik hanafuda jokorako kartak egiteko sortutako enpresa da. XX. mendean beste negozio ezberdin batzuekin saiatu eta gero, bideo-jokoen konpainia bat izatera pasa zen. Egoitza nagusia Kyoton (Japonia) dago kokatuta.
Denborarekin bideo-joko konpainia bilakatu da, industriako handiena izatera arte hazi delarik. Nintendo da gainera Seattle Marinerrsen (NBL, beisbol ligako talde bat) nagusia. Eta baita Atlanta Hawks (NBAko talde bat) taldearen partaidea ere. Nintendo da bideo-jokoen konpainia aitzindaria, eta baita kontsolen merkatuaren dominatzailea ere.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search