Ontzi (ibilgailua)

Traineru laburrak Ziburun
RMS Titanic itsasontzia.
Faluka bat Nilo ibaian.
Aframax petrolio-ontzi bat

Ontzi bat ur gainean dabilen ibilgailua da[1]. Zurezko, metalezko, beira-zuntzezko edo beste material bateko[2] eraikuntza ahur eta fusiformea izan ohi da, bere formagatik flotatzeko gai dena eta nabigatzeko erabiltzen dena. Berez, termino generiko bat da, kanoa arin bati zein gurutzaontzi bati erreferentzia egin diezaiokeena.

Ontzitzat har daiteke, halaber, luzetarako plano bertikal batekiko simetrikoki flotatzen duen gorputz oro, hormarte-plano deritzona, propultsio- eta gobernu-baliabidez hornitua, honako baldintza hauek betetzen dituena:

  • Flotagarritasuna (flotatzen duena)
  • Sendotasuna edo erresistentzia
  • Estankotasuna
  • Kargatzeko gaitasuna
  • Egonkortasuna
  • Gobernagarritasuna (gidatu daitekeena)
  • Mugikortasuna.
  1. «ontzi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-05-27.)
  2. Baita hormigoizko ere, SS Faith kasu

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search