Panel fotovoltaiko

Canterburyko eguzki-panel instalazio bat (New Hampshire, Estatu Batuak)
Panel fotovoltaiko baten eraginkortasuna bere orientazioaren araberakoa da.

Panel edo modulu fotovoltaikoakeguzki-panel izenaz ere ezagunak, nahiz eta izen horretan bestelako gailuak ere sartuta dauden— gelaxka multzoz (zelula fotovoltaikoak) osatuta dauden gailuak dira, berengan eragiten duen argiaren bitartez elektrizitatea sortzen dutenak (eguzki-energia fotovoltaikoa). Haien potentzia sailkatzeko erabiltzen den parametro araupetuari “potentzia-piko” deritzo, eta eman dezakeen potentzia maximoa araupetutako baldintza batzuen menpe egokitzen da:

  • 1000 W/m^2-ko erradiazioa.
  • 25 °C-ko zelulen tenperatura (ez ingurugiroko tenperatura).

Zenbait panel fotovoltaiko mota daude:

  • Kristalinoak
    • Monokristalinoak: siliziozko (Si) kristal bakarreko sekzioez osatzen dira (beraien forma oktogonal edo zirkularragatik ezagunak).
    • Polikristalinoak: kristalizatutako partikula txikiez osaturik daudenean.
  • Amorfoak: silizioa kristalizatu ez denean.

Bere kristal, pisu, lodiera eta balioa handiagoa denean, bere eraginkortasuna ere handiagoa izango da. Lehenengoen errendimendua % 20 izan daiteke; azkenena, ordea, % 10era ez litzake iritsiko; aldiz, bere balio eta pisua txikiagoa izango da. Lehenengo eguzki-zelula komertzialak sortu zirenetik, panel fotovoltaikoen kostua modu iraunkor batean murriztu da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search