Preso politiko

Preso politiko baten askatasuna eskatzeko mobilizazioa. Preso politikoen alde gizarte-mugimendu eta erakunde anitzek dihardute lanean, euren giza eskubideen defentsan.
Sabin Arana kartzelan, Kubaren independentziaren alde emandako iritzien ondorioz.

Preso politikoa bere aktibismo edo ideologia politikoarengatik preso dagoen pertsona da. Gehienetan, estatuek ukatu egiten dute preso politikoen existentzia euren jurisdikzioan eta disidentzia politikoarengatik preso dauden pertsonei terrorismo, traizio, sedizio eta matxinada-delituak leporatzen dizkiete, preso politiko estatusa eta izendapena saihestu eta preso arrunt gisa tratatzeko. Izan ere, preso politikoen existentzia giza eskubideen aurkakoa dela ezartzen da giza eskubideen aldeko karta eta itun gehienetan.

Beste alde batetik, euren aktibismoan indarkeria baliatu eta sustatu duten presoak ezin dira preso politikotzat jo batzuen arabera.

Beste irizpide bati jarraikiz, arrazoi erlijioso edo filosofikoengatiko kontzientzia-preso kategorian biltzen dira preso politikoak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search