Traineru

Traineru laburrak Zokoako portuan, Ziburun
Trainerua Kontxako Banderan (1915)
Traineru luzea Donostian

Trainerua arraunketarako ontzi mota bat da, Bizkaiko golkoan tipikoa.

Jatorrian, inguraketa-arrantzarako erabiltzen ziren arraunontziak ziren, batez ere antxoa harrapatzeko; maiz bela txiki bat izaten zuten lagungarri.

Desafioen bidez, kirol arlora pasatu zen, eta gerora, estropadak, txapelketak edo norgehiagokak antolatu ziren traineru modalitateetan.

Estropada horietan garrantzitsuena Kontxako Bandera da.

2003an Traineru Kluben Elkartea (TKE) delakoa sortu zuten, Galizia, Asturias, Kantabriako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ontziak batzen dituena. Urte hartatik, TKE Liga antolatzen dute; hori da traineruen Liga nagusia.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search